Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Zetona

R1(CO)R2, zetonen formula orokorra.

Zetonak bi karbono atomo karbonilo talde funtzional bati lotuta dituzten konposatu organikoak dira (R-C(=O)-R’). Karbonilo taldea hidrogeno atomo bati batzen zaionean, zetona aldehido bihurtzen da[1]. Karbonilo taldea konposatu organiko horretako garrantzitsuena denean, zetonak izendatzeko, haien izenari ‐ona atzizkia gehitzen zaie, adibidez, hexanoaren kasuan, hexanona; heptanoaren kasuan, heptanona eta abar. Izendatzeko beste aukera bat da bukaeran zetona gehitzea, adibidez, metilfenil zetona. Karboniloa garrantzitsuena ez denean, aldiz, oxo‐ aurrizkia erabiltzen da, adibidez, 2‐oxopropanal.  

Karbonilo taldea sortzen da karbono atomo bat oxigeno atomo bati lotura kobalente bikoitz baten bitartez lotzen zaionean. Hortaz, zetonaren karboniloa bi karbono atomori lotzen zaie, eta horrek bereizten du azido karboxilikotik, aldehidoetatik eta esterretatik. Bestalde, oxigenoarekin duen lotura bikoitzak bereizten du alkohol eta eterretatik.    

Nahiz eta biak azido karboxilikoak izan, zetonak ez dira aldehidoak bezain erreaktiboak. Izan ere, talde alkilikoek elektroiak efektu induktiboz emateko joera dute, eta horrek zenbait ondorio ditu erreakzionatzeko orduan.

Azetona da zetonarik ezagunenetako bat, baina askok garrantzia dute biologian zein industrian. Adibidez, hainbat azukre (ketosak) edo zenbait esteroide (testosterona) zetonak dira[2].

  1. «Grupos funcionales y nomenclatura» Química orgánica: ejercicios de aplicación (Editorial Utadeo): 43–90. 2011-12-28 (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
  2. Raymond, Kenneth W.. (2010). General, organic, and biological chemistry. (3. ed. argitaraldia) Wiley ISBN 978-0-470-50476-5. (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).

Previous Page Next Page






Ketoon AF كيتون Arabic Ketonlar AZ Ketone BCL Кетоны BE Кетоны BE-X-OLD Кетон Bulgarian Keton BS Cetona Catalan کیتۆن CKB

Responsive image

Responsive image