Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Tonalpohualli

Tonalpohualli izeneko egutegi azteka erritual hau tonalamatlean (egunen liburua) erregistratzen zen, orein larruz edo enborrazal paperez eginiko kodex bat, honetatik abiatuta apaiz batek (tonalpouque) horoskopoak atera eta zikloko egun onak eta txarrak iragartzen zituelarik. Egiturak (askoz lehenago maiek garatutakoaren antzerakoa eta ziuraski hauengandik oinordetua tolteken bidez) 260 urteko egun bat hartzen zuen, horietako bakoitzari data bat ematen zitzaiolarik egunen 20 zeinuen eta 1etik 13rako zenbaki baten arteko konbinaketa baten bidez, puntuen bidez irudikatua, urteko zikloaren bi egun nahastea erabat ezinezkoa zelarik.

Beraz, egutegi hau 20 hamairukoz osatua zegoen, hau da, 13 eguneko 20 astez, lehen astea 1-Kaimanean hasiz eta 13-Kanaberan amaituz, bigarrena 1-Ozelotean hasiz eta 13-Burezurrean amaituz eta hala 20 asteak amaitu arte. Egun hauetako bakoitza eguneko 13 ordutan eta gaueko beste 9tan banatua zegoen. Jarraian ikus daitekeen koadroan adierazten den bezala, egunetako zeinu bakoitza jainko edo jainkosa batek presiditzen zuela uste zen, eta bakoitza puntu kardinal batekin ere lotua zegoen (erlojuaren orratzen aurkako zentzuan, Ekialdetik hasiz, eguzkia irtetzen den tokia).


Previous Page Next Page






Tonalpohualli Catalan Tonalpohualli Czech Tōnalpōhualli English Tonalpohualli Spanish توناپوالی FA Tonalpohualli French טונאלפוואלי HE Tōnalpōhualli ID Tonalpohualli Italian トナルポワリ Japanese

Responsive image

Responsive image