Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Lepatze

Pago lepatuak, Zeanuriko (Bizkaia) Otzarreta pagadian, Gorbeiako natura parkean.
Sahats lepatu bat (Salix viminalis).
Kuartangoko (Araba) Zuhatzu eta Urbina Eza herriek erkide duten Opaikua baso lurrean ugari diren erkametz lepatuetako bat. Oinean, eskuinean, euskal artzain txakur bat.

Zuhaitza lepatzea adaburua edo erdiko adarra moztea da, lepogainetik albo adarrak haz daitezen.[1][2] Lepatzea egin zaien zuhaitzei zuhaitz motz edo zuhaitz lepatu deritze[3] Basoak ustiatzeko modu hau oso hedaturik egon zen Euskal Herrian eta Europa osoan; eta kaleetan egiten da gaur egun ere, baina ez zuhaitzak ustiatzeko, baizik eta zuhaitzei forma emateko.

Goi nafarrerako zenbait hizkeratan, ekintzari mugarratzea edo mugarraketa ere esaten zaio —lagunarteko ahoskeran, moarratzea edo moarraketa—;[2][4][5][6] eta zuhaitz lepatuari, zuhaitz mugarroa,[7] zuhaitz mugarra[8] edo zuhaitz mugarratua[9] ere.

« Orain erraten da hordiagatik mozkorturik. Eta guzia heldu da ongi, ezi nola burua kentzea arbola bati deitzen baita mozkortzea, hala hordia da mozkor bururik gabe… »

Lizarraga Elkanokoa, (1748-1835).[10]

  1. Perurena, Patziku. «Basoko hitzen muga beroetan (I)» Diario Vasco 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  2. a b Elosegi Irurtia, Arturo. Euskara ekologian: erabiltzaile arruntaren ohiko arazoak eta ez-ohiko buruhausteak. inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  3. Hazi Fundazioa (koordinatzailea). (2014). Zuhaitz motzei buruzko oharrak: zuhaitzak mozteko jardunbide egokien gida. Gipuzkoako Foru Aldundia, 11 or..
  4. Ikus Okila erabiltzaileak egindako oharra: «mugarratu ("moarratu") da, Nafarroan, Leitza aldean behintzat erabilia dena».«Lepatu» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  5. Ibargutxi, Felix. (2011-04-26). «Miguel Barriola: "Etorri diren ingeles horiek goragotik mugarratzen dute. Horrek ez nau konbentzitzen"» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  6. «Azken bost urteetan 80 bat haritz eta pago mugarratu dituzte Leitza eta Areso aldean - Leitzaldea» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  7. «Zuhaitz mugarroen bigarren sinposioaren harira, hitzaldia eskainiko dute azaroaren 22an Leitzan - Leitzaldea - 2017-11-22» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  8. Arbelaitz Ubegun, Estibaliz. «Zaharrak berri» Elhuyar 2006-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  9. Iantzi, Maider. «Teknika zaharrak aplikatu dituzte Oiartzungo Oieleku biziberritzeko» Gara 2007-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  10. Enrike Diez de Ultzurrun Sagalà, 31eskutik. (2023-11-15). «Mozkortu» 31 eskutik (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).

Previous Page Next Page






Percullo (plantas) AN تقليم فروع الشجرة Arabic Stynede træer Danish Schneitelung German Pollarding English Poda de copa Spanish تنه‌بری FA Latvominen Finnish Émondage French Խորը էտում HY

Responsive image

Responsive image