Novalis —jaiotza izenez Georg Philipp Friedrich Freiherr von Hardenberg— (Oberwiederstedt, Frankonia, Alemania, 1772ko maiatzaren 2a - Weissenfels, Halle, Alemania, 1801eko martxoaren 25a) olerkaria, eleberrigilea eta filosofoa izan zen. Alemaniako lehen erromantizismoaren olerkari eta kontalari garrantzitsuena da. Mistizismo eta indibidualismorako joera zuen.