Napoliko golkoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | badia |
Azalera | 870 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°44′07″N 14°16′31″E / 40.735277777778°N 14.275277777778°E |
Honen parte da | Tirreniar itsasoa |
Napolesko edo Napoliko golkoa[1] (italieraz: Golfo di Napoli) Italiako hego-mendebaldeko kostaldean dagoen golkoa da, Tirreno itsasoan. Golkoaren iparraldean Napoli, Campania probintziako hiriburua, eta Pozzuoli daude. Aipatzekoak dira Ponpeia antzinako herri erromatarra eta Vesuvio sumendia, golkoaren ekialdean. Hegoaldean, golkoa, Sorrentoko penintsulak ixten du, bertako hiri nagusia Sorrento bera delarik. Penintsula honek, Napoliko golkoa Salernoko golkotik banatzen du.
Capri, Ischia eta Procida uharteak, Napoliko golkoan daude. Ingurua, Italiako turismo-gune garrantzitsu bat da, gertu aurkitzen diren Ponpeia eta Herkulanoko hondakin erromatarrengatik, 79an, Tito erromatar enperadorearen agintaldian suntsituak izan zirenak, Vesuvioren erupzio piroklastiko batean.
Lau dira golkora iristeko itsasbideak: