Lise Meitner (Viena, 1878ko azaroaren 7 – Cambridge, 1968ko urriaren 27), emakume zientzialarien artean garrantzitsuenetarikoa da. Naziengandik alde egin zuen emakumea. Fisio nuklearraren arduraduna.[1] Bonba atomikoaren ama judua eta, aldi berean, Manhattan proiektuan parte hartu izan nahi ez zuen zientzialari bakarra. Lise Meitner pertsona oso ezaguna izan zen Bigarren Mundu Gerraren ostean, Eleanor Roosevelten mailako heroia. Hala ere, gaur egun ez da oso ezaguna. Literatura orokorrean fisio nuklearrean egindako lan aitzindaria ez da ia aipatzen, eta bere izena agertzen bada fisika nuklearrean kontribuzioak egin zituela esaten da, eta modu marjinal batean. Beste emakume zientzialari asko bezala, bere izena garrantzitsua ez balitz bezala hartzen da.[2]