Latina | |
---|---|
Lingua latina | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Vatikano Hiria, antzina Erromatar Inperioan |
Hiztunak | - |
Rankinga | - |
Ofizialtasuna | Vatikano Hiria erabilera jakin batzuentzat, baina ez egunerokoa |
Eskualdea | - |
Araugilea | arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak Latino-Faliscan (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, hizkuntza fusionatzailea, pro-drop language (en) , hizkuntza sintetikoa eta nominatibo-akusatibo hizkuntza |
Denbora gramatikalak | pluperfect (en) , orainaldia, past imperfect (en) eta geroaldia |
Genero gramatikalak | genero femeninoa, genero maskulinoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, bokatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa, lokatiboa eta ablatiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta latinaren alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | la |
ISO 639-2 | lat |
ISO 639-3 | lat |
Ethnologue | lat |
Glottolog | lati1261 |
Wikipedia | la |
ASCL | 2902 |
IETF | la |
Latina[1][2] antzinako hizkuntza da, hasiera Lazio (Latium Vetus) eskualdekoa, Tiber ibaia zuen iparraldean, Apenino mendilerroa ekialdean, Tirreniar itsasoa mendebaldean eta Volskoen eskualdea hegoaldean mintzatua, baina askoz ere gehiago hedatu zen Erromatar Errepublika eta Erromatar Inperioaren hizkuntza ofizial bilakatu zenean.
Garrantzi handia hartu zuen Erromaren hedapenarekin, eta Erromatar Inperioko hizkuntza ofiziala izan zen Europako zati handi batean, iparraldeko Afrikan eta Ekialde Hurbilean, grezierarekin batera. Gainerako indoeropar hizkuntzak bezala, fusio motako hizkuntza flexiboa zen, egungo hizkuntza erromantzeek baino sintesi nominal handiagoa zuena. Atzizkien bidezko flexioz menderatzen zen, preposizioen erabilerarekin konbinatuta batzuetan; bertatik eratorritako hizkuntza modernoetan, aldiz, preposiziodun eraikuntza analitikoak menderatzen dituzte. Flexio nominala, berriz, generoa eta numeroa markatzera bakarrik murriztu da, eta deklinabide kasuak izenordain pertsonaletan bakarrik kontserbatzen dira (horiek, gainera, ordena finkoa dute aditz-sintagman)[Oh 1].
Indoeuropar hizkuntzen artean, hizkuntza italikoen adarrekoa da (oskoera, umbriera eta faliskerarekin batera). Latinak hizkuntza europar ugari sortu zituen, hala nola gaztelania (407 milioi hiztun), frantsesa (130 milioi), frankoproventzera, friuliera, galiziera (3 milioi), istriera, istro-romaniera, italiera (70 milioi), ladinoa, liguriera, lonbardiera, meglenera, napoliera, okzitaniera (2 milioi), piemontera, portugesa (200 milioi), erromantxea, errumaniera (28 milioi), sardiniera, siziliera, valoniera, veneziera, aragoiera, aromaniera, astur-leonesa, katalana (9,5 milioi), korsikera, emiliano-romagnoloa, eta jada desagertuta dauden beste batzuk, dalmaziera, panoniera eta mozarabiera kasu. Euskarak ere asko zor dio, hiztegiaren zati handia latinetik eratorri baitzen. Hizkuntza modernoen hizkuntzetan ere, eragina du, mende askotan zehar, Erromatar Inperioa erori ondoren, Europa osoan zientzietarako eta politikarako lingua franca gisa erabiltzen segitu baitzuten, goraldian zeuden beste hizkuntza batzuek funtzio horretan serioski mehatxatu gabe (espainiera XVII. mendean edo frantsesa XVIII. mendean) ia XIX. mendera arte.
Eliza katolikoak, dela erromatar errituan, dela beste erritu latindarretan, hizkuntza liturgiko ofizialtzat darabil, nahiz eta Vatikanoko II. Kontziliotik, gainera, tokiko hizkuntzak onartzen diren[3]. Animalia eta landare erreinuen sailkapen zientifikoko izen bitarretarako ere erabiltzen da; halaber, Zuzenbidearen munduko figurak edo erakundeak izendatzeko, Corpus Inscriptionum Latinarumeko erredakzio-hizkuntza gisa eta, osorik edo zati batean, hizkuntza horretan argitaratutako aldizkari zientifikoetako artikuluetan.
Latindar alfabetoa, alfabeto grekotik eratorria (berez, feniziar alfabetotik eratorria), munduko alfabetorik erabiliena da, hizkuntza batzuetatik besteetara aldaera batzuk baditu ere. Latinaren ikasketa, greko klasikoarekin batera, ikasketa klasikoen zati da, eta, 1970eko hamarkadara arte, gutxi gorabehera, ia ezinbesteko ikasketa izan zen humanitateetan. Gaur egun ere, Alemanian adibidez, Gymnasiumetan (bigarren hezkuntzako eskolak) latina edo grekoa irakasten da hizkuntza modernoekin batera.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "Oh", but no corresponding <references group="Oh"/>
tag was found