Latindar Inperioa Imperium Romaniae Erromaniako Inperioa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1204 – 1261 | |||||||
Monarkia | |||||||
| |||||||
Latindar Inperioa horiz (mugak zalantzazkoak) | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Konstantinopla | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | latina, antzinako frantsesa (ofizialak), greziera (herrikoia) | ||||||
Erlijioa | Eliza Katolikoa (ofiziala) Eliza Ortodoxoa (herrikoia) | ||||||
Historia | |||||||
Ezarpena | 1204 | ||||||
Ezeztapena | 1261 | ||||||
|
Konstantinoplako Inperio Latindarra[1] (latinez Imperium Romaniae, "Erromaniako Inperioa") Laugarren Gurutzadaren ostean Bizantziar Inperioa zatitu zeneko gurutzatu feudalen estatuetako bat da. 1204an sortu zen, gurutzatuek Konstantinopla bereganatu zutenean, eta 1261 deuseztu zen, berriz ere Bizantziar Inperioa eratzeko. Bizantziar Inperioa ordezkatzeko sortu zuten, enperadore katoliko batek ekialdeko enperadore bizantziarren tronua hartzeko. Balduin IX.a, Flandriako kondea, lehen latindar enperadore koroatu zuten 1204ko maiatzaren 16an, Balduin I.a errege izenarekin. Baina bulgariarren eta greziar estatuen aurkako gerretan, Latindar Inperioa ahuldu egin zen eta Nizeako Inperioaren menpe erori zen 1261an, Mikel VIII.a Palaiologosen agindupean. Azken latindar enperadorea, Balduin II.a, erbesteratu egin zen, baina titulua erabiltzen jarraitu zen, gutxienez XIV. mendea arte.