Karl Theodor Wilhem Weierstrass (Oestenfelde, 1815ko Urriaren 31 – Berlin, 1897ko Otsailaren 19) matematikari alemaniarra izan zen, eta "analisi modernoaren aita"-tzat daukate[1]. Bere lorpen handienen hartean funtzio baten jarraitasunaren definizioa, bataz besteko balioaren teorema frogatzea, eta Bolzano-Weierstrass teorema enuntziatzea daude.