John Joseph "Jack" Nicholson (Neptune City, Ameriketako Estatu Batuak, New Jersey, 1937ko apirilaren 22a) aktorea da, pertsonaia ilun, neurotiko eta, batzuetan, umoretsuak egiteagatik ezaguna.[1][2][3]
Oscar Sarietarako hamabi aldiz izendatu dute, eta hiruretan irabazi du. Ezein gizonezko aktorek ez du hainbeste izendapenik jaso. Meryl Streepek baino ez du gainditzen, hamalau izendapen (eta bi garaipen) izan baititu. Walter Brennanekin, Akademiako sari gehien jaso dituen gizonezko aktorea da. Katharine Hepburnek bakarrik irabazi ditu lau sari. Bera eta Michael Caine dira 60ko hamarkadaz geroztik hamarraldi guztietan Oscar sarietarako izendatuak izan diren aktore bakarrak.
Zazpi Urrezko Globo Sari ere jaso ditu, baita Ohorezko Kennedy Center bat irabazi zituen 2001ean, eta gizonezkoen interpretazioaren saria (Cannesko Zinemaldia), 1974an ere, Hal Ashbyren The Last Detail filmagatik.