Iberiako Erresuma

Artikulu hau Kaukasoko antzinako erresumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iberia».
Iberiako Erresuma
ქართლის სამეფო
kartlis samepo
K.a. 302 – k. o. 580
Monarkia
Kaukasiar Iberia eta Kolkidaren kokapena
Geografia
Hiriburu(ak)Armazi
Mtskheta
Tbilisi
Kultura
Hizkuntza(k)Georgiera
ErlijioaPaganismo
Helenismo
Kristautasuna
Historia
Ondorengoa
Iberiako printzerria

Iberia[1] (georgieraz: იბერია; latinez: Iberia; antzinako grezieraz: Ἰβηρία) antzinako greziar eta erromatarrek Kartliko georgiar erresuma (K.a. 302 – K. o. 580) aipatzeko erabili zuten izena izan zen,[2] egungo Georgiako ekialdeko eta hegoaldeko eskualdeetan zegoena.[3] Egungo adituek Kaukasiar Iberia edo Ekialdeko Iberia izenak ere erabiltzen dituzte, Iberiar penintsulatik bereizteko.

Haren mendebaldean zegoen Kolkidarekin batera, egun ezagutzen dugun Georgia sortu zuen.[4]

  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
  2. Smith, Henry Immanuel. Course of Ancient Geography. , 279 or..
  3. Greatrex, Geoffrey; Lieu, Samuel N. C.. The Roman Eastern Frontier and the Persian Wars. , 82 or..
  4. Grigor Suny, Ronald. The Making of the Georgian Nation. Indiana University Press, 13 or. ISBN 0-253-20915-3..

Iberiako Erresuma

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne