Hilotza edo gorpua gorputz hila da, bereziki gizakiarena.[1]
Gizakiak, antzinatik, gorputzak desagerrarazteko neurriak hartu zituen, normalean, lurrean zulatutako hilobi edo hobien bidez, non gorputza zizareen eta bakterioen eraginez deskonposatzen zen. Praktika alternatibo bat, jatorri zaharrekoa hau ere, errausketa da: ehorzketa edo errausketa-labeetan sua erabiliz gorputza ezabatzea.
Gorpuekiko erakarpen sexualari nekrofilia esaten zaio, eta kultura gehienetan sozialki onartezintzat jotzen da.[2]