Het Wilhelmus | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1572 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | nederlandera |
Tonoa | Sol maior |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Adrianus Valerius (en) |
Het Wilhelmus (euskaraz: «Gilenena») Herbehereetako nazio ereserkia da. Adituen ustez, munduko ereserkirik zaharrena da, nahiz eta Japoniako Kimi Ga Yoren hitzak (musika ez) IX. mendekoak izan. 1932an ofizial bihurtu bazen ere, bere sorreratik zen herrialdeko de facto ereserkia.
Titulua herrikoia da, abesti osoaren titulua Wilhelmus van Nassouwe (euskaraz: «Orangeko Gilen») baita. Abestia Orangeko Gilen I.aren omenez egin zen. Nahiz eta olerkiak hamabost ahapaldi izan, bakarrik 1.a edo 1.a eta 6.a abesten dira.