Fidela Bernat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Fidela Bernat Aracués |
Jaiotza | Uztarroze, 1898ko apirilaren 24a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Iruñea, 1991ko otsailaren 23a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak |
Fidela Bernat Aracués (Uztarroze, Nafarroa Garaia, 1898ko apirilaren 24a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1991ko otsailaren 23a) erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona izan zen.[1] Bernat hiltzearekin batera —92 urte zituelarik—, erronkariera ere hil zela jotzen da. Nafarroako Fonotekan hainbat dokumentu daude —audio grabazio batzuk, transkripzio eta guzti, eta zenbait bideo—, emakume hari egindako elkarrizketak jasota dauzkatenak. Dokumentu horiek biltzen jardun ziren Koldo Artola (Aranzadi Zientzia Elkartekoa) eta haren lankide Fermin Leizaola.
Urte askoan Iruñean bizi izan zen.