Ernest Rutherford, Nelsongo lehenengo baroia (Brightwater, Tasman eskualdea, Zeelanda Berria, 1871ko abuztuaren 30a - Cambridge, Ingalaterra, 1937ko urriaren 19a) fisika nuklearraren aita izan zen. Alfa eta beta partikulak azaltzeaz gain, erradiazioak elementuen desintegratzea zekartzala ere azaldu zuen, eta horregatik 1908an kimikako Nobel saria eman zioten. Atomoen teoria orbitalaren aitzindaria izan zen urre xafla saiakuntzan gertatutako Rutherford sakabanaketan oinarrituta.
Rutherfordek atomoaren inguruan egindako ikerketa eta aurkikuntzak Darwinek eboluzio teorian, Newtonek mekanikan, Faradayk elektrizitatean edo Einsteinek erlatibitatean egindakoen parekoak dira.