Deva Deva | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 64 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°22′29″N 4°31′07″W / 43.374722°N 4.518611°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 1.195 km² |
Ur-emaria | 33,4 m³/s |
Iturburua | Fuente Dé |
Bokalea () | Tina Mayorreko itsasadarra |
Deva ibaia Espainia iparraldeko kostaldeko ibaia da, Kantauriar erlaitzean, Kantabria eta Asturias artean igarotzen dena eta Kantauri Itsasoan itsasoratzen dena, Tina Mayorreko itsasadarra deritzonean. Izenak bere jatorria Mater Deva jainkosa kantabriarrean du (beste zeltiar herri batzuekin amankomuna).
Cares ibaia du ibaiadar nagusi bezala eta hau asturiar aldetik igarotzen da, Devarekin Panes herrian elkartuz (Peñamellera Baja, Asturias), Puente Llés baino beheraxeago. Deva eta Cares ibaiak euren izokinengatik dira ezagunak, Panes herriari toki askotako arrantzale mugimendu handi bat ematen diona bere garaian.
Ez da Gipuzkoako Deba ibaiarekin nahastu behar, bien izenek erro bera duten arren.