Carl Stumpf (Wiesentheid, 1848ko apirilaren 21a - Berlin, 1936ko abenduaren 25a) alemaniar filosofo, psikologo eta musikologoa izan zen.
Franz Brentanorekin ikasi zuen Würzburgeko Unibertsitatean eta Göttingeneko Unibertsitatean doktoratu zen 1868an. Robert Musilen irakaslea izan zen Berlingo Humboldt Unibertsitatean eta Göttingenen Hermann Lotzerekin lan egin zuen, pertzepzioari buruzko bere lanengatik ospetsua.
Stumpf ezaguna da tonuen psikologiari buruz egindako lanagatik. Eragin handia izan zuen Wolfgang Köhler eta Kurt Koffka ikasleengan, Gestalt psikologiaren sortzaileak izan baitziren. Kurt Lewinengan ere eragina izan zuen, psikologia sozial esperimentalaren sartzailea Estatu Batuetan.
Carl Stumf musikologia konparatuaren eta etnomusikologiaren aitzindaria izan zen. 1911ko "Musikaren jatorria" lanean giza musikaren ezagutzaren jatorriak aztertu zituen.
Göttingen, Würzburg, Praga, Munich, Halle eta Berlingo unibertsitateetan irakasle izan zen.