Ferdinand Romualdez Marcos Jr. (ˈmaɾkɔs ahoskatua; Manila, 1957ko irailaren 13a) filipinar politikari eta enpresaburua da.
Ferdinand Marcos diktadore izandakoaren semeak 2022an aise irabazi zituen hauteskundeak eta Filipinetako presidente bilakatu zen.
1986ko iraultza baketsuaren ostean, Marcos sendia Hawaiira erbesteratu zen, baina 1990eko hamarkadan itzuli zen Filipinetara, diktadore ohia hil zenean. Ordutik, pixkanaka, lehen zuten boterea berreskuratzen hasi ziren euren jatorrizko eskualdean, Ilocos Iparraldean.[1]