Apoxiomeno

Lisiporen Apoxiomeno erromatar kopia marmolean.

Apoxiomeno (antzinako grezieraz: ἀποξυόμενοςapoxuómenos "garbitzen ari dena", ἀποξύω / apoxúô ) antzinako Greziako eskulturagintzako gai gogokoenetako bat da; atleta gazte bat irudikatzen du, marruska erabiliz hautsa, izerdia eta ukendua garbitzen ari dena.

Antzinatasun klasikoaren Apoxiomeno ospetsuena Sizion-eko Lisiporena da, Alexandro Handiaren gorteko eskultorea bera, K.a. 330. urtean egindako brontzezko eskultura hain zuzen ere. Jatorrizko eskultura galdu da, baina ezaguna da Plinio Zaharrak Naturalis Historia-n egindako deskribapenagatik .

Gaur egunera iritsi den adierazpen onena Lisipiok marmolez egindako K.a. 325 urteko Apoxiomenoa dugu. Brontzean egindakoen artean adierazgarriena K.a. IV mendeko Kroaziako Apoxiomenoa da.


Apoxiomeno

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne