Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Antzinako greziera | |
---|---|
Ἀρχαία Ἑλληνική | |
Datu orokorrak | |
Eskualdea | Ekialdeko Mediterraneoa |
Araugilea | arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Hellenic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, nominatibo-akusatibo hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Denbora gramatikalak | pluperfect (en) , aorist (en) eta orainaldia |
Modu gramatikalak | indikatiboa, subjuntiboa, agintera eta optative (en) |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, akusatiboa, datiboa eta bokatiboa |
Alfabetoa | alfabeto grekoa eta Linear B (en) |
Aurrekaria | Mizenastar greziera |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | grc |
ISO 639-3 | grc |
Ethnologue | grc |
Glottolog | anci1242 |
Wikipedia | grc |
IETF | grc |
Antzinako greziera edo greziera klasikoa (Ἀρχαία Ἑλληνική Arkhaía Hellēnikḗ) aro arkaikoan (K.a. IX. mendetik VI.era bitartean), aro klasikoan (K.a. V. mendetik IV.era bitartean) eta garai helenistikoan (K.a. III. mendetik K. o. VI. mendera bitartean) Antzinako Grezian hitz egiten zen hizkuntza da.
K.a. bigarren milurtekoan Balkanetatik joandako aitzinindoeuroparrek sorturiko greziera mizenikoan du iturria. Aro helenistikoan greziera helenista edo koinē bilakatu zen, nahiz eta oso hurbila izan hizkuntza ezberdintzat jo zutena. Greziera klasikoa ez zen hizkuntza batua, aldiz, dialekto asko zituen.
Gizakien historia kulturalean oso hizkuntza garrantzitsua da, Homero eta beste hainbat idazle nabarmenek ez ezik, Periklesen Aroko historialari eta filosofoek eta Itun Berriaren sortzaileek erabili zutelako. Mendebaldeko hizkuntza guztietan, tartean euskaran, eragina handia izan du Pizkundeaz geroztik.