Antillak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.087 m |
Mota | Uhartedi, talde eta eskualde geografiko |
Azalera | 228.662 km² |
Eponimoa | uharte |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°N 70°W / 20°N 70°W |
Honen parte da | Karibea |
Ur-gorputza | Karibe itsasoa |
Antillak[1] Karibe itsasoko uhartedi bat da, 3.500 km luze den zirkulu arkua osatzen duena. Kubatik Arubara bitartean dauden uharteak dira, Hego Amerikaren iparraldean, Erdialdeko Amerikaren ipar-ekialdean eta Ipar Amerikaren hego-ekialdean kokatuak. 35 milioi biztanle dituzte, 230.000 km² luze-zabaleko eremuan.