Altai (mendiak) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Belukha |
Garaiera | 4.506 m |
Mota | geologia komunik gabeko mendi sistema |
Luzera | 2.000 km |
Zabalera | 600 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°N 89°E / 49°N 89°E |
Leku geografikoa | Altai |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka metamorfiko |
Garaia | Paleozoiko |
Altai[1] (altaieraz: Алтай туулар, Altay tuular; kazakheraz: Алтай таулары, Altay tawları; errusieraz: Алтайские горы, translit.: Altajskije gory; txinera tradizionalez: 阿爾泰山脈; txinera sinplifikatuz: 阿尔泰山脉, Xiao'erjing: اَعَرتَىْ شًامَىْ; dunganeraz: Артэ Шанмэ; mantxueraz: ᠠᠯᠲᠠᠢ ᠶᠢᠨ ᠨᠢᠷᠤᠭᠤ, Altai-yin niruɣu) Erdialdeko Asiako mendikatea da, Errusia, Txina, Mongolia eta Kazakhstan artean kokaturik. Mendietan Irtish, Obi eta Jenisei ibaiek dute ahoa. Bere mugak Ipar-mendebaldeko 52º iparrean, ekialdeko 84º - 90º ekialdean (non Saian mendiak hasten diren), eta hego-ekialdean Gobi basamortuan daude.
Alitau edo Altai turkieraz "Urrezko mendiak" esan nahi du. Mendikateak Ek-tagh izena ere badu. Bere ezaugarri naturalak direla eta, UNESCOk bere natura-erreserbak Gizateriaren Ondare izendatu zituen, Altaiko Urrezko Mendiak izeneko multzoan.[2]