Abkhazia | |||
---|---|---|---|
Geografia | |||
Hiriburua | Sokhumi 43°0′13″N 41°1′9″E | ||
Azalera | 8.665 km² | ||
Punturik altuena | Dombai-Ulgen (en) | ||
Kontinentea | Europa | ||
Mugakideak | Krasnodar kraia, Karatxai-Txerkesia eta Samegrelo-Zemo Svaneti | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 245.246 | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | europar loki |
Abkhazia[1] (abkhazieraz: Аҧсны, Apsny; georgieraz: აფხაზეთი, translit.: Apkhazeti; errusieraz: Абха́зия, translit.: Abkhazia) de facto burujabea den baina munduko estatu gehienek Georgiako errepublika autonomotzat jotzen duten herrialdea da. Kaukaso mendilerroko hego-mendebaldeko isurialdea eta Itsaso Beltzaren artean dago. Herrialdeko hiriburua Sokhumi da.
Abkhaziaren independentzia Errusiak baino ez du onartzen, eta nazioartean Georgiaren errepublika autonomo gisa onartzen da. Lurraldea de facto kontrolpean duen gobernuak Ordezkapenik Gabeko Nazio eta Herrien Erakundean (UNPO) ordezkapena du. 2008ko abuztuaren 26an Errusiak Hego Osetiaren independentzia onartu zuen NBEko lehenengo estatua izan zen. Irailaren 4an Nikaragua izan zen gatazkan zeuden estatuetatik kanpo independentzia onartu zuen lehena.