Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Zirkunferentzia zirkunskribatu

Poligono zikliko (P) baten zirkunferentzia zirkunskribatua (C) eta zirkunzentroa (O)

Geometrian, poligono baten zirkunferentzia zirkunskribatua zirkunferentzia bat da, poligonoaren erpin guztiak ukituz inguratzen duena. Zirkunferentzia horren zentroa zirkunzentro deitzen da eta erradioa zirkunerradio.

Poligono inskribatuari poligono zikliko esaten zaio (batzuetan poligono ziklokide, erpinak ziklokideak direlako). Poligono sinple erregular guztiak, triangelu guztiak eta laukizuzen guztiak ziklikoak dira. Poligono ziklikoetan, zirkunzentroa poligonoaren aldeen erdibitzaileen ebaki-puntua da.


Previous Page Next Page