Txina kontinental | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko, eskualde kultural, political territorial entity (en) eta mainland (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°N 106°E / 36°N 106°E |
Txina kontinentala (txinera tradizionalez: 中國大陸; txinera sinplifikatuz: 中国大陆; pinyinez: Zhōnggúo Dàlù, hitzez hitz 'txinatar kontinente') Txinako Herri Errepublikaren burujabetzapean dagoen Txinako lurraldea da, hau da, Hong Kong eta Macao eskualde bereziak[1] eta Taiwan uhartea kontuan hartu barik. Azken honek Penghu, Kinmen, Matsu uharteak eta beste uhartediak ere ditu kontrolpean.[2]
Txinako Herri Errepublikak Hong Kong eta Macao berreskuratu zituen arte, "Txina kontinentala" terminoak Taiwan baino ez zuen kanpoan uzten. Harrezkero, Hong Kong eta Macao ere kanpoan uzten ditu, bateratzea eta "herrialde bat, bi sistema" ideia izanda ere.[3]
Berez, "Txina kontinentala" terminoa geografikoa baino geopolitikoa da. Hainan uhartea, adibidez, Txina kontinentalaren barnean dago.