Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Tormesko itsumutila

Tormesko itsumutila
Liburuaren azala.
Datuak
Idazleaezezaguna (1554)
Argitaratze-data1554
GeneroaEleberri pikareskoa
Jatorrizko izenburuaLa vida de Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades
HizkuntzaGaztelania
Herrialdea Espainia
Euskaraz
IzenburuaTormesko itsumutila
ItzultzaileaNikolas Ormaetxea
Argitaratze-data1929

Tormesko itsumutila (jatorrizkoan El Lazarillo de Tormes edo berez La vida de Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades) egile ezezaguneko gaztelaniazko eleberria da, edizio ezagunik zaharrena 1554koa duena. Eleberri pikareskoaren adibide bikaina da. Salamancako ume baten bizitza kontatzen du egileak lehenengo pertsonan, haurtzarotik ezkontza arte. Inkisizioak debekatua izan zuen hainbat hamarkadaz.

Juan Bautista Brasategiren zuzendaritzapean, Lotura Films enpresak 2012an marrazki-bizidunetako film luze bat egin zuten ETB eta Canal Sur telebisten laguntzarekin.[1] 2014an zinemetarako ere egokitu zuten.[2] Orixek egindako itzulpena erabili zuten euskarazko bertsioan.[3]

  1. Susaeta, Igor. (2013). ««Hemen saltzaile txarrak gara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  2. Belastegi Donostia, Nagore. (2014-01-23). ««Tormesko itsumutila» film animatu bihurtu dute, euskaraz» GARA (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  3. «Orixek euskarara itzulitako "Tormesko itsumutila" orain marrazki bizidun» https://ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).

Previous Page Next Page