Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Rovaniemi

Rovaniemi

Rovaniemiko armarria
Armarria
Berezko izena Rovaniemen kaupunki
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Lappiko eskualdea
Rovaniemiko azpieskualdea
Alkatea Esko Lotvonen
Sorrera 1929
Rovaniemi Finlandiako mapan
Koordenatuak 66°30′05″N 25°44′05″E / 66.50139°N 25.73472°E / 66.50139; 25.73472
Azalera
- Ur-azalera
8.016,75 km²[1]
435,02 km² (%5,42)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Ipar samiera
- Besteak
62.037 (2017.08.31)[2]
8,18 bizt/km²
(2016)[2]
% 96,4 (ofiziala)
% 0,2
% 3,4
Webgune ofiziala

Rovaniemi (inarieraz, Ruávinjargâ; ipar samieraz, Roavvenjárga; skolt samieraz, Ruäʹvnjargg) Finlandiako hiria eta Lappi eskualdearen hiriburu administratiboa da. Hirigunea Ounas eta Kemi ibaiek bat-egiten duten bidegurutzean dago, Zirkulu Polar Artiko paraleloaren gainean eta baso boreala nagusi den lurraldean. Guztira, 60.000 biztanle inguru ditu –herrialdeko hamabosgarrena– eta 8.016,72 km²-ko azalera –herrialdeko bosgarrena–. XX. mendean hazi den hiria da, basogintzaren industriak markatu duena; dena den, mekanizazioak ekarri zuen krisiaren ondorioz, azken 40 urteetan, hiria eraldatu eta Ipar Finlandiako zerbitzu-hiri nagusia bihurtu da. Lappiko Unibertsitateak eta RAMKek zeresan handia dute aldaketa honetan, Rovaniemin hamar mila ikasle baino gehiago bizi dela uste baita.

Ondasun nabarmenen artean, aipatzekoak dira Lappiko Museoa eta Zentro Artikoa dauden Arktikum eraikin modernoa, Korundi kultura etxea, eta nola ez, hiriburuko leku bisitatuena den Bizarzuriren herrixka. Hain zuzen ere, neguko turismoak bultzada handia eman dio ekonomiari azken urteotan; batik bat, turismo bulegoak egin duen natura basatiaren eskaintza oparoagatik; dantza eta musika jaialdi, eta kultura eskaintza zabalagatik; eta Bizarzuri pertsonaiaren inguruan sortu den lilurari esker.

Hazkuntza honi aurre egiteko eta Finlandiako Gobernuak sustatutako udalerri fusioen bidetik, 2006. urtean Rovaniemen kaupunkik (hiriguneak) eta Rovaniemen maalaiskuntak (landa-herriak) bat egin zuten.

  1. Pinta-alat kunnittain (Excel) 1.1.2017 Maanmittauslaitos. 2017.07.02
  2. a b Ennakkoväkiluku sukupuolen mukaan alueittain, elokuu 2017 Tilastokeskus. 2017.10.07

Previous Page Next Page






Rovaniemi AF Rovaniemi AN روفانييمي Arabic روڤانييمي ARY روفانييمى ARZ Rovaniemi AST Rovaniemi AY Rovaniemi BAR Рованіемі BE Рованіемі BE-X-OLD

Responsive image

Responsive image