Robert Hooke (Freshwater, Wight uhartea, Erresuma Batua, 1635eko uztailaren 18a - Londres, Erresuma Batua, 1703ko martxoaren 3a), natura filosofo eta arkitekto britainarra izan zen.
Zientziaren historian pertsonaia garrantzitsua izan zen eta biologia, medikuntza, kronometria, mikroskopia, fisika, nautika eta arkitektura [1]bezalako arlo desberdinetan aritu zen. Londresko Royal Society of London elkarte zientifikoaren sorreran hartu zuen parte.[2]
Zientziaren historiaren parte bilakatu dira Isaac Newton-ekin grabitazio unibertsalaren legearen inguruan zituen eztabaidak: [3]badirudi Hook-ek ez zituela garatzen bere ideia originalak.
1662. urtean Londresko Royal Societyko esperimentazio zuzendaria izan zen eta 1677an idazkaria izatera ere heldu zen. Zientziaren alorrean prestigioa lortu arren, bere aztarnak St Helen elizan (Bishopsgate), City of London-en daude, baina bere hilobiaren kokaleku zehatza ezezaguna da.[4]
Azken urtetan, historialari eta zientzialari batzuk ahalegina egin dute "ahaztutako jenioa” (Stephen Inwood biografoetako baten hitzak) aldarrikatzen.[5] 2003an, Hookeren heriotzaren hirugarren mendeurrenean, Greenwicheko Errege Behatokia-k (Londonen kokatua) bere asmakizun eta aurkikuntza bikainak erakutsi zituen.[6]