Pontzio Pilatos | |||
---|---|---|---|
26 - 36 ← Valerius Gratus (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Abruzzo, ? | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | ezezaguna eta Palazuelos de Eresma, ezezaguna (2034 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Pontius Pilate's wife (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | greziera latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta goi-funtzionarioa | ||
Santutegia | |||
Ekainaren 25 | |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Erromatar armada | ||
Gradua | legatus (en) | ||
Pontzio Pilatos (latinez: Pontius Pīlātus; antzinako grezieraz: Πόντιος Πιλάτος, Pontios Pīlātos), erromatar prefektua izan zen Judean 26 eta 36 urteen artean, Tiberio enperadorearen erregealdian.
Prefektu izendatu aurretik eta ondorengo bere bizitzaren xehetasunak ez dira ezagutzen, baina elezaharrak ordezkatu ditu, honen barnean, bere emaztearen balizko izena dagoelarik, Santa Prokula (santu bezala kanonizatu zuen Eliza Ortodoxoak), baita Tarracon jaio izana ere. Santua da Etiopiako Eliza Ortodoxoarentzat.
Tiberio enperadoreak izendatu zuen Judeako prokuradore bezala, enperadorearen pretorioaren prefektua zen Luzio Elio Sejanoren gomendioz, Julia Vipsania Agripinaren arerioa zena eta antisemita ospea zuena.
Judea erromatartzen saiatu zen, arrakastarik gabe, Enperadorearen gurtzarako irudiak sartuz, eta akueduktu bat eraikitzen saitu zen Tenpluaren funtsekin. Judu herriarekin zituen desadostasunek, bere agintearen egoitza, Zesareatik Jerusalemera eramatera behartu zuten, matxinadak hobeto kontrolatzeko. Pilatosek, gainera, talde estremistei aurre egin behar izaten zien, horien artean, Barrabas zegoelarik, nork erromatar soldadu bat hil zuen. Talde iraultzaile hauek, buruhauste ugari ematen zizkioten Pilatosi.