Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Poluitzaile organiko iraunkor

Poluitzaile organiko iraunkorrak (POP) prozesu kimiko, biologiko eta fotolitikoen bidez degradazioa jasateari erresistentzia erakusten dioten konposatu organikoak dira. Toxikoak dira eta gizakien osasunean eta ingurumenean eragin negatiboa dute mundu osoan. Haizeak eta urak garraia ditzaketenez, herrialde batean sortutako POP gehienek pertsonei eta basabizitzari eragin diezaiekete, erabiltzen eta askatzen diren tokitik urrun[1][2].

Poluitzaile Organiko Iraunkorrei buruzko Stockholmeko Hitzarmenean, 2001ean egindakoan, nazioarteko komunitateak poluitzaile organiko iraunkorrek giza osasunean eta ingurumenean duten eragina aztertu zuen, haien ekoizpena ezabatzeko edo modu eraginkorrean murrizteko asmoz.

POP gehienak pestizidak edo intsektizidak dira, eta batzuk disolbatzaileak, farmazia-produktuak eta produktu kimiko industrialak ere badira. POP batzuk modu naturalean sortzen diren arren (esatebaterako. sumendietakoak), gehienak gizakiak fabrikatutakoak dira[3]. Stockholmeko Hitzarmenean identifikatutako POP nagusiak hauek dira: aldrina, klordanoa, dieldrina, endrina, heptakloroa, hexaklorobentzenoa, mirexa, toxafenoa, PCB, DDT, dioxinak eta dibentzofurano polikloratuak. Harrezkero, ordea, kutsatzaile organiko iraunkor berri asko gehitu dira, adibidez, azido perflurosulfonikoa (PFOS).

  1. Egoitz, Etxebeste Aduriz. (2017-02-16). «Poluzio-maila altua aurkitu dute itsasoaren sakonenean» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  2. «Berezi@ Kutsazaile Organiko Iraunkorrak - ELIKA 2012» ELIKA Seguridad Alimentaria 2012-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  3. El-Shahawi, M. S.; Hamza, A.; Bashammakh, A. S.; Al-Saggaf, W. T.. (2010-03-15). «An overview on the accumulation, distribution, transformations, toxicity and analytical methods for the monitoring of persistent organic pollutants» Talanta 80 (5): 1587–1597.  doi:10.1016/j.talanta.2009.09.055. ISSN 0039-9140. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).

Previous Page Next Page