Otto von Guericke (Magdeburg, 1602ko azaroaren 20a - Hanburgo, 1686ko maiatzaren 21a) Alemaniar fisikaria eta asmatzailea izan zen. Magdeburgeko alkate izan zen (1646-1681). Lehen bonba pneumatikoa asmatu zuen (1650 inguruan), eta Magdeburgeko esfera-erdien bidez hutsari buruzko saioak egin zituen Ratisbonako dietaren aurrean (80 cm inguruko letoizko esfera-erdiak, hutsa egina zutenak, zortzi zaldik uztarrian loturik ezin izan zuten banatu). Airearen elastikotasuna eta pisua ikertu zituen; urezko barometro bat eta baroskopio bat egin zituen, eta barrunbe itxi batean errekuntza eteten dela egiaztatu zuen.