Orfeo | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | idazlea, poeta eta musikaria |
Familia | |
Aita | Oeagrus (en) |
Ama | Kaliope |
Ezkontidea(k) | Euridize eta Argiope (en) |
Anai-arrebak | Linus (en) |
Familia | ikusi
|
Orfeo[1] (grekoa: Ορφέυς) greziar mitologiako pertsonaia bat da. Tradizioaren arabera, bere lira jotzen zuenean, gizon-emakumeak haren inguruan biltzen ziren entzuteko eta beren arimari atsedena emateko. Hala lortu zuen Euridize ederraren maitasuna, eta hala lortu zuen Zerbero beldurgarria lokarraraztea Hadesen mundura (inframundura) jaitsi zenean. Orfeo, jatorriz, traziarra zen.
Ez Homerok ez Hesiodok aipatzen dute, baina Pindarok (K.a. V. mendean) hari buruz dio «kantuen aita» dela.
K.a. VI. mendeaz geroztik, Antzinate klasikoko musikari eta poeta nagusietakotzat hartua izan zen; hari buruz esaten da zitara asmatu zuela eta beste bi soka erantsi zizkiola lirari: lehen, lirak zazpi soka zituen; gero, bederatzi, bederatzi musen omenez
Tradiziorik ezagunenaren arabera, Orfeo Traziako errege Eagroren eta Kaliope musaren semea zen. Beste iturri batzuen arabera, Apoloren semea zen.