Norobirus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Orthornavirae |
Filuma | Pisuviricota |
Klasea | Pisoniviricetes |
Ordena | Picornavirales |
Familia | Caliciviridae |
Generoa | Norovirus [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | Gastroenteritisa |
Norobirusak Norovirus generoan sailkatzen diren birusak dira, Caliciviridae familiako partaide direnak. Genero honetan espezie bakarra dago gaur egun (2014an): Norwalk birusa, serotipo desberdinak dituena.
Norobirusak giza-patogenoak dira. Gastroenteritis akutua eragiten dute, errotabirusekin batera janari-intoxikazio birikoen eragile nagusiak izanik. Sortzen duten gastroenteritisa gorotz-aho bidetik transmititzen da: edateko ura eta prestatu gabeko janari kutsatuak (arrainak, batez ere) dira gaitzaren sorburua. Janari-intoxikazio gehienetan gertatu ohi bezala, neurri higieniko kaskarrek beherako epidemikoak sortzen dituzte: zeharkako kutsadura, kozinatu gabeko janarien kontsumoa, eta higienerik gabeko elikagaien manipulazioa birusaren eramaileen aldetik, besteak beste.
Errotabirusen aldean, norobirusek adin guztietako jendea infektatzen dute (errotabirusek umeengan sortu ohi dituzte gastroenteritisak)