Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Marvelen unibertso zinematografikoa

Marvelen unibertso zinematografikoa (ingelesez: Marvel Cinematic Universe) Marvel Estudioek argitaratutako komiki ezberdinetan oinarritzen diren filmek osatzen duten frankizia da, egundoko irabaziak eman dituena.

Filme guztiak irudimenezko unibertso berean gertatzen dira, protagonistak diren superheroien ikuspuntutik deskribatuak, denak Marvel Comics-en argitaralpenetan oinarrituak. Unibertso honetan, hainbat gertaera eta pertsonaia gurutzatzen dira.

Kaleratu zen lehen filma Iron Man (2008) izan zen, eta honen ondoren The Incredible Hulk (2008), Iron Man 2 (2010), Thor (2011), Captain America: The First Avenger (2011); eta azkenik, The Avengers (2012), aurreko filmetako protagonistek talde bat eratzen dutena, eta estudioak frankiziako Lehen Fasea deitutako multzoa osatuz. Bigarren Fasea Iron Man 3(2013) filmearekin hasi zen, eta Ant-Man (2015) filmearekin amaitu zen. Hirugarren Fasearen abiapuntua Captain America: Civil War (2016) izan zen, eta Spider-Man: Far From Home (2019) izan zen itxiera. Lehen hiru faseek "The Infinity Saga" deiturikoa osatzen dute.

Frankizia gisa, pelikulek kritika positiboak lortu dituzte, eta egundoko arrakasta merkatuan, historian zehar diru gehien lortu duen hirugarren frankizia izanik, Harry Potter-en eta James Bond-en atzetik.

Gainera, Marvel Estudioek unibertso berean girotutako telesail bat ekoitzi dute, Agents of S.H.I.E.L.D. (S.H.I.E.L.D.-eko Agenteak), mundu mailako segurtasunaz arduratzen den erakunde sekretu bateko agenteen (ez superheroien) gorabeherak kontatuz. Hemengo gertakariak The Avengers filmeko gertakarien ostean kokatzen dira, eta Thor: The Dark World filmeko argumetuekin gurutzatzen da atal bat.


Previous Page Next Page