Margaret Eleanor Atwood (Ottawa, Ontario, 1939koazaroaren 18a-), kanadar poeta da, nobelagile, literatur kritikari, saiogile, asmatzaile, irakasle eta ingurumenaren aldeko aktibista. Hamazazpi poesia-liburu argitaratu ditu, hamasei nobela, hamar liburu fikzioz bestekoak, zortzi bilduma fikzio laburrekoak, zortzi haur-liburu, eta nobela grafiko bat; baita zenbait edizio mugatu poesian eta fikzioan ere. Atwoodek berak eta beraren lanek sari eta ohore ugari irabazi dituzte, hauek barne: Man Booker saria, Arthur C. Clarke saria, Gobernadore Nagusiaren saria, Booker saria, Asturiasko Printzearen saria eta Franz Kafka saria. Orobat, Atwoodek asmatu eta garatu zuen LongPen teknologia, zeinak errazten baitu dokumentuen urrutiko idazketa robotikoa.
Nobelagile eta poeta moduan, Atwooden lanek gai asko jorratzen dituzte, hala nola hizkuntzaren indarra, generoa eta identitatea, erlijioa eta mitoa, klima aldaketa eta “joko politikoak”. Haren poema asko oinarrituta daude mitoetan eta maitagarrien ipuinetan, gaztetan izugarri interesatu zitzaizkion-eta. Aipatzekoak dira Atwooden bestelako ekarpenak Kanadako literaturari, berak sortu baitzituen Griffin Poesia saria eta Writers' Trust of Canada, gobernuz kanpoko erakunde bat, lan egiten duena bertan bizi diren kanadar idazleen alde. Amnistia Internazionala erakundeko kide da, eta BirdLife International elkarteko zuzendaritzakoa. Atwooden lan dezente moldatu egin dira zine, telebista edo antzerkirako, hala nola, Surfacing, The Handmaid’s Tale[1] eta Alias Grace,[2] besteak beste.