Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Magna Mater

Magna Mater
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakZibele
Palatinoan zegoen Magan Materen tenplua agertzen da Villa Medici-n dagoen erliebe honetan. Bertan ikus daiteke gizon batuek sakrifiziorako biktima eramaten.

Erromatarrek Magna Mater (Ama Handia) esaten zioten Rea Cibelesi, Urano eta Gearen alabari, Zibeleri alegia[1], zeinari kultu bereziak ordaintzen baitzizkioten Palatinoko tenplu batean, "misterio" motako errituekin.[2] Haren greziar baliokidea, edo, kasu honetan, hobe esanda, izena, Zibele edo Kybele zen. Zibele jainkosaren gurtza K.a. VII. mendean jaio zen, Anatolian (tenplurik garrantzitsuena Pesinunte hirian zegoen), eta K.o. IV. mendera arte egon zen aktibo, Teodosio I.ak kristautasuna erromatar inperioaren erlijio ofizial gisa aldarrikatu zuenean, nahiz eta probintzia periferikoenetan gurtzak urte batzuk gehiago jarraitu (adibidez Hispanian, non gurtza honen aztarnak aurkitzen ditugun oraindik k.o. V. mendean).[3]

Zenb aitetan, Mater Deum izena ematen zaio, baina izendapen hori, beste jainkosa batzuei ere dagokie , hala nola, Ops, Bona Dea, Mater Matuta, Tellus eta Zeres.[4]

  1. (Gaztelaniaz) Alvar Ezquerra, Jaime. «Mater Magna y Atis en Hispania» Mater Magna y Atis en Hispania (Universidad Carlos III) (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  2. «Magna Mater - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  3. Limón Gual, Pablo Javier; Marco Simón, Francisco (dir.) 2017. La diosa Cibeles en Roma: Una aproximación Universidad de Zaragoza, FFYL.
  4. Núñez Marcén, Julio; Martínez Izquierdo, David; Ciprés Torres, María Pilar; Gorrochategui Churruca, Joaquín. (2012). Nueva ara dedicada a “Mater Dea” procedente de “Veleia” (Iruña de Oca, Álava). ISSN 0213-2095. (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).

Previous Page Next Page






Magna Mater German Magna Mater Spanish Magna Mater deorum Idaea French マグナ・マーテル Japanese

Responsive image

Responsive image