Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Lepantoko gudua

Lepantoko gudua
Otomandar-veneziar gerra (1570–1573)
"Lepantoko gudua" H. Letter, Itsas Museo Nazionala, Greenwich/Londres.
Data1571ko urriaren 7a
LekuaPatrasko golkoa
Koordenatuak38°12′N 21°18′E / 38.2°N 21.3°E / 38.2; 21.3
EmaitzaLiga Santuaren garaipena
Gudulariak
Liga Santua:

Espainiar Inperioa
Veneziako Errepublika
Aita Santuen Lurraldea
Genovako Errepublika
Savoiako dukerria

Maltako Ordena
Otomandar Inperioa
Buruzagiak
Joan Austriakoa
Álvaro de Bazán
Luis de Requesens
Sebastiano Venier
Paolo Orsini
Marcantonio Colonna
Ali Pasha
Uluç Ali Reis
Indarra
208 itsasontzi
  • 202 galera,
  • 6 galeote
22.840 soldadu
1.334 kanoi (est.)

251 itsasontzi

  • 206 galera
  • 45 galeote
31.490 soldadu
741 kanoi
Galerak
7.500 erori
17 itsasontzi galdu
20.000 erori edo hildako[1]
137 itsasontzi galdu
50 itsasontzi hondaratu
10.000 kristau esklabo aske

Lepantoko gudua[2] berebiziko garrantziko itsas gudua izan zen, 1571ko urriaren 7an gertatu zena Lepantoko golkoan, Naupakto hiriaren parean (modu erratuan, Lepanto deitua), Peloponeso eta Epiro artean, Grezia kontinentalean.

Gudu horretan, Espainiako Erresumak, Veneziako Errepublikak, Genovako Errepublikak, Maltako Ordenak, Savoiako Dukerriak eta Aita Santuen Lurraldeek osatu zuten Liga Santua izeneko kristau koalizioaren aurka borrokatu ziren turkiar otomandarrak. Kristauak garaile irten ziren, 30 galera turkiar soilik salbatu baitziren. Horrela, turkiarren espantsionismoa geldiarazi zen mendebaldeko Mediterraneo itsasoan. Miguel de Cervantesek bertan parte hartu zuen: zauritua izan zen eta ezkerreko eskuaren mugikortasuna galdu (horren ondorioz, "Lepantoko besomotza" ezizena jaso zuen), baina han borrokatu izanaz oso harro zegoen, iraganeko mendeek ikusi zuten eta datozenek ikusiko duten aldirik gailen eta gogoangarrientzat jo zuen.

  1. Geoffrey Parker, The Military Revolution, p. 88
  2. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak

Previous Page Next Page