Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Landare bizikor

Txikoria (Cichorium intybus) landare bizikor belarkara da.

Landare bizikorra bi urte baino gehiago bizi den landarea da. Batez ere landare belarkarak sailkatzeko erabiltzen da, hauek urterokoak edo biurterokoak ere izan baitaitezke. Landare zurkara guztiak (zuhaitz eta zuhaixka) bizikorrak dira, nahiz eta kasu hauetan terminoa ez den hainbeste erabiltzen.

Landare bizikor belarkarek hostoak gorde ditzakete neguan, baina ohikoena da lur gaineko zatia zimeldu eta lurpeko organo berezituei esker bakarrik bizirautea negua igaro ahal izateko, hotzetik babestuta eta erreserbaz hornituta (sustraiak, erraboilak, errizomak eta abarrei esker).

Landare batzuk klima jakin batzuetan dira bakarrik bizikorrak. Horrela, klima tropikaleko zenbait landare bizikor, klima epelean landatzean, landare urteroko bezala bizi dira (berotegi edo etxe barnean landatu ezean).

Landare bizikorren ikurra, Lineoren Species Plantarum lanean oinarrituta, ♃ da, Jupiter planetaren ikur astronomiko berbera[1].

  1. Stearn, William T. "Botanical Latin" (four editions, 1966-92)

Previous Page Next Page