Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Kostaldeko Donejakue bidea

43°23′3.18″N 4°24′9.59″W / 43.3842167°N 4.4026639°W / 43.3842167; -4.4026639
Donejakue bideak: frantses bidea eta Espainiako iparraldeko bideak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia 669
Kokalekua  Euskal Herria
 Espainia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1993 (XVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Euskal Herriko Kostaldeko Donejakue bidea mapa, Baionako katedralatik Pobeñara.

Kostaldeko Donejakue bidea Bizkaiko golkoa edo Kantauri itsasoaren kostaldea zeharkatzen duen Donejakue bidearen adar edo ibilbidea da. Antzina Ipar Europatik itsasoz portuetara iristen ziren erromesek burutzen zuten ibilbidea zen. Berez, Frantziako mendebaldeko lurraldeak igarotzen dituen Soulac ibilbidearen jarraipena da, Euskal Herrian Baionatik sartu, Hendaia eta Irunen Bidasoa ibaia zeharkatu eta kostaldeari jarraituz Compostelara zuzentzen da. Jada Galizian, Arzúa udalerrira iristean Done Jakue bidearen ibilbide nagusiarekin bat egiten du.


Previous Page Next Page