Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Kontzientzia

Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Kontzientzia (argipena)»
Haurra bere buruari begira. Julie Le Brun (1780-1819)

Kontzientzia giza gogoak bere buruaz eta kanpoko errealitateaz duen ezagutza edo hautematea da.[1]. Beste era batera esanda, edozein sentsazioz (edo qualez) jabetze hutsa da. Definizioaren zailtasuna dela eta, hainbat terminotan ulertu da, hala nola: “subjektibotasuna”, “quale” delakoa (pluralean, “qualia”), “sentitzeko gaitasuna”, “esanahia sortzen duena”, edo “Ni bat izatearen” edo “arima bat izatearen esperientzia”.

Kontzientziak (latinetik conscientia, cum scientĭa, euskaraz “ezagutza partekatua”, “ezagutzarekin” hurrenez hurren) lotura etimologikoak ditu jakiteko eta hautemateko gaitasunarekin.

Badago zerbait egoera mental kontziente bat bizitzean, norberarentzat egoera hori ikuspuntu subjektibotik edo lehenengo pertsonatik esperimentatzera eramaten duena. Substantibo abstraktu honen izaera harrigarria azaltzea, gaur egungo gogoaren filosofiaren erdigunean dago eta metafisikaren gai tradizional nagusiekin ere lotura handia dauka.[2]

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  2. «Consciousness | Internet Encyclopedia of Philosophy» www.iep.utm.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).

Previous Page Next Page






Bewussyn AF Bewusstsein ALS ንቃተ ህሊና AM चेतना ANP وعي Arabic চেতনা AS चेतना AWA Şüur AZ Svāmie BAT-SMG Agimadmad BCL

Responsive image

Responsive image