Kalisto | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 5,65 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Galileo Galilei |
Aurkikuntza-data | 1610eko urtarrilaren 7a |
Honen izena darama | Kalisto |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 1.897.000 km |
Periapsis | 1.869.000 km |
Ardatzerdi handia | 1.882.700 km |
Eszentrikotasuna | 0,0074 |
Orbita-periodoa | 16,689 egun |
Makurdura orbitala | 2,017 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 2.410,3 km |
Azalera | 73.000.000 km² |
Bolumena | 59.000.000.000 km³ |
Masa | 107,566 Yg |
Dentsitatea | 1,8344 g/cm³ |
Tenperatura | 80 K 134 K 165 K |
Albedoa | 0,22 |
Kalisto Jupiter planetaren sateliteetako bat da, bigarren handiena Ganimederen atzetik eta Eguzki sistemaren hirugarrena. "Satelite galiearren" artean Jupiterretik urrutien biratzen duena da, 1.880.000 kilometrotara hain zuzen ere[1].
Merkurioren diametro ia berdina du, baina haren masaren herena. Errotazio sinkronikoa du, hau da, beti aurpegi bera erakusten dio Jupiterri, Ilargiak Lurrari bezala.