Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Joko

Ertaroko backgammon jokalariak, Codex Manessen argitaratua
Antzinako Egiptoko bolizko joko-taula, Tutankamonen Altxorraren erakusketan, Parisen (2019)
Amenofis III.ak inskribatutako antzinako Egiptoko joko-taula, tiradera lerragarri bereiziarekin, K.a. 1390-1353, Brooklyn Museoa (New York)
Ezagutzen den karta-sortarik zaharrena, Flamish Hunting Deck, 1475-1480 inguruan, arkatza, tinta, pintura opakua, esmalteak, zilarra eta urrea aplikatua, Metropolitan Museum of Art (New York)
Haur Jokoak, 1560, Pieter Bruegel Zaharra
Karta jokalariak, Paul Cézanne 1895eko Karta jokoa irudikatzen duen koadroa, Courtauld Institute of Art (Londres).

Jokoa aisialdirako jarduera da, banakakoa edo, sarriago, bi lagunen edo gehiagoren artekoa, aurrez finkaturiko helburu jakin bat duena, horretarako erregela edo arau ezagunak bete behar direlarik. Jokalariek arauak jarraituz helburua bete behar dute jokoa irabazteko. Maiz, herri hizkeran, eta zer esanik ez euskaraz, jokoa[1] eta jolasa[2] nahasi egiten dira, ez baitira gauza berbera duten arauen-sistema egituratua dela eta.

Joko mota ugari daude, batzuek objektu jakin batzuk erabiliz jokatzen dira (kartak, dadoak, fitxak, pilotak...), besteek ez dute deus behar. Zenbait espazio zabaletan jokatzen dira, beste batzuk espazio itxietan, baita taula batek mugaturikoetan ere. Hausnarketan oinarriturikoak badira, ekintza fisikoa behar dutenak, koordinazioan edo gaitasun sozialetan oinarriturikoak... Joko batzuek entretenimendu soila dute azken helburutzat, beste zenbait hezkuntza eta ikasketara bideratuak dira, eta badira irabazi materialak tarteko dituztenak ere.

Sailkapen asko era daitezke. Haatik, joko mota gehienak bi nagusitan bana daitezke:

  • Alde batetik, gatazka-jokoak daude, non jokalariek helburu kontrajarriak dituzten.
  • Bestalde, joko kooperatiboak daude, non helburua amankomuna den.
  1. Jokoa; Euskaltzaindiaren Hiztegia.
  2. Jolas; Euskaltzaindiaren Hiztegia

Previous Page Next Page






Spel AF Spiel ALS ጨዋታዎች AM Chuego AN لعب Arabic Xuegu AST Oyun AZ اویون AZB Уйын BA Žaidėms BAT-SMG

Responsive image

Responsive image