Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Janari-alergia

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Janari-alergia
Deskribapena
Motafood hypersensitivity (en) Itzuli, gastrointestinal allergy (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaImmunologia
Arrazoia(k)janari
food allergen (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakAzido kromogliziko, epinephrine / lidocaine (en) Itzuli eta Adrenalina
Identifikatzaileak
GNS-9-MK995.3
GNS-10T78.0
GNS-9V15.01
OMIM147050
MedlinePlus000817
eMedicine000817
MeSHD005512
Disease Ontology IDDOID:3044

Janari-alergia elikagaiekiko ematen den erantzun immune anormala da.[1] Seinaleak eta sintomak ahuletik larrira joan daitezke. Azkura, mingainaren handitzea, urtikaria, oka, beherakoa, arnasketan arazoak edo odol-presio baxua izan daitezke.[1] Normalean, esposizioa jasan eta minutu edo ordu batzuetara sortzen dira.[1] Sintomak larriak direnean, anafilaxia gisa ezagutzen da.[1] Elikagaien intolerantzia eta elikadura intoxikazioak arazo ezberdinak dira.[1]

Normalean alergia sortzen duten elikagaiak behi-esnea, kakahueteak, arrautzak, itsaskiak, arraina, fruitu lehorrak, soja, garia, arroza eta fruituak dira.[1][2][3] Alergiak ohikoenak herrialdez herrialde aldatzen dira.[1] Arrisku faktoreak familian alergiak izatea, D bitamina gabezia, obesitatea eta garbitasun maila altuak dira.[1][2] Alergiak E immunoglobulina (IgE), gorputzaren immunitate sistemaren partea dena, elikagaien molekuletara lotzen denean gertatzen dira.[1] Normalean elikagaiaren proteina bat izaten da arazoa.[2] Honek hantura sortzen duten kimikoak askatzen ditu, hala nola, histamina.[1] Diagnostikoa historia medikoan, ezabatze dietan, larruazaleko ziztada testean, elikagaientzako IgE antigorputzen odol testetan edo ahozko elikagai erronketan oinarritzen da.[1][2]

Alergenoen potentzialekiko esposizio goiztiarra babesgarria izan daiteke.[2][4] Kudeaketa nagusiki elikagaiak saihestean eta esposizioa gertatuz gero plan bat izatean datza.[2] Planean adrenalina (epinefrina) ematea eta alerta medikoa duten bitxiak janztea sar daiteke.[1] Elikagai alergietarako alergeno immunoterapiaren onurak ez daude argi, eta 2015. urtetik ez da gomendatzen.[5] Elikagai-alergia mota batzuk adinarekin sendatzen dira, esnea, arrautzak eta sojarekikoa barne. Baina beste batzuk, fruitu lehor eta itsaskiarekikoa bezala, normalean ez.[2]

Herrialde garatuetan, elikagai alergia bat gutxienez jendartearen % 4tik % 8ra du.[1][2] Haurretan helduetan baino arruntagoak dira eta handitzen ari direla dirudi.[2] Mutiletan nesketan baino ohikoagoa dela ematen du.[2] Alergia batzuk normalean bizitzaren hasieran garatzen dira, beste batzuk, normalean, geroago garatzen diren bitartean.[1] Herrialde garatuetan, jende kopuru handi batek uste du elikagai alergia duela benetan horrela ez denean.[6][7][8] Elikagaietan alergeno kopuru txikien presentziaren aitorpena ez da derrigorrezkoa inongo herrialdetan, Brasilen izan ezik.[9][10][11]

  1. a b c d e f g h i j k l m n (Ingelesez) (PDF) Food Allergy An Overview. (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  2. a b c d e f g h i j Sicherer, Scott H.; Sampson, Hugh A.. «Food allergy: Epidemiology, pathogenesis, diagnosis, and treatment» Journal of Allergy and Clinical Immunology 133 (2): 291–307.e5.  doi:10.1016/j.jaci.2013.11.020. (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  3. Nowak-Węgrzyn, Anna; Katz, Yitzhak; Mehr, Sam Soheil; Koletzko, Sibylle. «Non–IgE-mediated gastrointestinal food allergy» Journal of Allergy and Clinical Immunology 135 (5): 1114–1124.  doi:10.1016/j.jaci.2015.03.025. (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  4. (Ingelesez) Ierodiakonou, Despo; Garcia-Larsen, Vanessa; Logan, Andrew; Groome, Annabel; Cunha, Sergio; Chivinge, Jennifer; Robinson, Zoe; Geoghegan, Natalie et al.. (2016-09-20). «Timing of Allergenic Food Introduction to the Infant Diet and Risk of Allergic or Autoimmune Disease» JAMA 316 (11)  doi:10.1001/jama.2016.12623. ISSN 0098-7484. (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  5. Allergen Immunotherapy. 2015-06-17 (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  6. (Ingelesez) «Making Sense of Allergies – Sense about Science» www.senseaboutscience.org (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  7. (Ingelesez) Coon, Eric R.; Quinonez, Ricardo A.; Moyer, Virginia A.; Schroeder, Alan R.. (2014-11-01). «Overdiagnosis: How Our Compulsion for Diagnosis May Be Harming Children» Pediatrics 134 (5): 1013–1023.  doi:10.1542/peds.2014-1778. ISSN 0031-4005. PMID 25287462. (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  8. Ferreira, Cristina Targa; Seidman, Ernest. «Food allergy: a practical update from the gastroenterological viewpoint» Jornal de Pediatria 83 (1): 7–20.  doi:10.2223/jped.1587. (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  9. Allen, Katrina J.; Turner, Paul J.; Pawankar, Ruby; Taylor, Stephen; Sicherer, Scott; Lack, Gideon; Rosario, Nelson; Ebisawa, Motohiro et al.. (2014-12-01). «Precautionary labelling of foods for allergen content: are we ready for a global framework?» World Allergy Organization Journal 7: 52.  doi:10.1186/1939-4551-7-10. ISSN 1939-4551. (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  10. (Ingelesez) Nutrition, Center for Food Safety and Applied. «Consumers - Food Allergies: What You Need to Know» www.fda.gov (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  11. (Portugesez) «Anvisa publica Guia sobre Programa de Controle de Alergênicos - Notícias - Anvisa» portal.anvisa.gov.br (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).

Previous Page Next Page