Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde

Itsasoaz Haraindiko Britainiar Lurraldeak

Itsasoaz haraindiko britainiar lurrraldeak (British Overseas Territory, ingelesez) Erresuma Batuaren subirautzapean eta kontrolpean dauden koloniei deitzen zaie. Lurralde hauek ez dira Erresuma Batuaren zati Ingalaterra edo Ipar Irlandaren modura adibidez.

Gaur egun menpeko lurralde hauek ez ditu zuzenean Erresuma Batuak administratzen. Bakoitzak bere gobernua du eta Erresuma Batua beraien babes eta kanpo harremanetaz arduratzen da. Hori horrela izanik, ez dute Britainiar Parlamentuan ordezkapenik.

Charles III.a, lurralde horietan Erresuma Batuko errege bezala ezagutzen da eta menpeko lurralde guztiek onartzen dute beraien errege gisa.

Lurralde bakoitzak gobernadore bat du Erresuma Batuko monarkak aukeratua —Erregeak— eta "Bere Maiestaren Gobernu"-ko ordezkari bezala jarduten du.


Previous Page Next Page