Irteera (Biblia) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | שְׁמוֹת eta Exodus | |||
Atalak | 40 | |||
Honen izena darama | The Exodus (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | liburu santua | |||
Hizkuntza | Bibliako hebreera | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Itun Zaharra Tora Catholic Old Testament (en) Hexateuch (en) Pentateuko | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Antzinako Egipto, Reed Sea (en) , Rephidim (en) , Elim (en) , Wilderness of Sin (en) eta Sinai mendia | |||
kronologia | ||||
|
Irteera edo Exodoa (hebreeraz: שְׁמוֹת, Šəmōṯ; antzinako grezieraz: Ἔξοδος, Éxodos) Bibliako bigarren liburua da. Moisesek Israel herria Egiptoko morrontzatik nola atera zuen eta Kanaango lurraldera (gaur egungo Israel-Palestina) nola iritsi ziren kontatzen du. Bidean Jainkoak Sinai mendian itun bat egin zuen herriarekin, Moisesen bitartez eta Legea edo Hamar Aginduak eman zizkion.
Tradizioaren arabera, Moisesek berak idatzi zuen liburu hau, baina gaur egun Biblian aditu direnek liburuak azken forma K.a. 450 urte inguruan hartu zuela uste dute, aurretik zeuden testu idatziak eta ahoz ahoko tradizioak bat egin zutenean. Liburuaren arabera, bertako gertaerak K.a. XIII. mendean gertatu ziren.