Igor Fiodorovitx Stravinski[1] —errusieraz: Игорь Фёдорович Стравинский— (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1882ko ekainaren 17a – New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1971ko apirilaren 6a) musikagilea, piano-jotzailea eta orkestra zuzendaria handia eta polemikoa izan zen. Errusiaz gain, Suitza, Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuak izan zituen bizileku. Herritartasunez errusiar jaioa, frantses eta estatubatuar herritartasunak hartu zituen gerora.[2]
Stravinski XX. mendeko musikagile eta artista garrantzitsuenetako bat izan zen, bai mendebaldean, bai bere jaioterrian. Time aldizkariak XX. mendeko pertsonarik garrantzitsuenetakotzat jo zuen.