Hipoxia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | zantzu klinikoa |
Espezialitatea | pneumologia medical toxicology (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | GroupMajor.minor |
GNS-9-MK | xxx |
GNS-10 | GroupMajor.minor |
GNS-9 | xxx |
MeSH | D000860 |
Hipoxia (antzinako grezieraz: ὑπό, hypó, "gutxiago" eta ὀξύς oxys, "oxigenoa") oxigeno urritasuna da, arnas gutxiegitasunaren ondorioetako bat, oxigenoaren presio plasmatiko arteriala 60 mmHg-tik beherakoa denean sortua: arnas gutxiegitasuna gertatzen denean, karbono dioxidoaren presio plasmatikoa altua, baxua edota normala izan liteke. Ez da gaixotasuna, alterazio funtzionala baizik.[1]
Beraz, hipoxia arnas gutxiagotasunaren ondorio bat dela kontuan hartuz, oxigenoaren urritasunarekin guztiz lotuta dago. Urritasun hori ehun edota zeluletan agertzen da. Askotan, hipoxemia eta anoxemia nahasten dira, baina desberdinak dira:
Hori dela eta, hipoxia ehunetara edo zeluletara garraiatzen edota heltzen den oxigeno kopuruaren murrizketatzat har daiteke: oxigenoaren presio partziala jaistearen ondorioz gertatzen da, presio baxuko atmosferetan. Altuera handiko eremuetan ohikoa da: bertan, presio atmosferikoa itsas mailakoa baino txikiagoa denez, oxigenoaren presio partziala jaitsi egiten da eta, horren ondorioz, arnas urritasuna deritzona sortzen da eta, horri lotuta, hipoxia.