Gerra-komunismo | |
---|---|
Mota | politika publiko |
Denbora-tarte | 1918ko ekaina - 1921eko martxoaren 21a |
Kokaleku | Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa |
Herrialdea | Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa |
Gerra komunismoa desagertutako inperio errusiarreren lurraldeetan Errusiako gerra zibilean ezarritako sistema politiko eta ekonomikoa izan zen.
Sobietar historiografiaren arabera, gobernatzen zegoen administrazio boltxebikeak hiriak eta armada gorria janariz eta armaz hornitu ahal izateko ezarri zuen politika hau, egoerak neurri ekonomiko berriak eskatzen baitzituen gerra zibilak merkatu kapitalistaren hutsuneak azaleratzen zituen bitartean[1].
Gerra komunismoa 1918ko ekainean hasi zen, Veshenkak, hau da, ekonomia kontseilu gorenak ezarrita. 1921eko martxoaren 21ean amaitu zen, 1928ra arte iraun zuen politika ekonomiko berriaren hasierarekin.