Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Espazio ontzi

Soiuz kapsula bat Alpha nazioarteko espazio estaziora (ISS) gerturatzen.

Espazio ontzia edo espazio-ontzia espazio edo kosmosean zehar bidaiatzeko ahalmena duen gailu mekanikoa da, bere barnean bizitzarako baldintzak manten ditzakeena. Espazio ontziek izar-arteko inguruan astronautak garraiatzeko eginak dira, bidaia hori ahalik eta erosoen burutzeko diseinatuak. Lehen espazio ontzia Vostok-1 sobietar kapsula izan zen; 1961eko apirilaren 12an Kazakhstanen dagoen Baikonurko kosmodromotik orbitaratu zuten, izen bereko suziria erabiliz, barnean Juri Gagarin lehen kosmonauta zihoalarik. Orduz geroztik, astronautikaren eboluzio itzelaren barnean, espazio ontziei hainbat aldaketa egin zaizkie, gaur egun guztiek pertsona anitz eramateko ahalmena dute, eta atmosferara itzultzeko hainbat sistema darabilte. Espazio gailu batek, espazio ontzi izateko, baldintza hauek bete behar ditu:

  • Espaziotik mugitzeko ahalmena izatea, oro har suziri kimikoen bidez, nahiz eta badiren beste sistemak eguzki-bela eta suziri ionikoak besteak beste.
  • Euren barnean bizi baldintza egonkor eta erosoak mantentzea. Baldintza hau betetzeko espazio ontziek aireztatze sistemen beharra dute hala nola kalefakzioa, isolatze termikoa eta hermetikotasuna eta bidaiaren iraupenaren arabera janari erreserba eta hondakinen birziklapen sistemak ere beharko dituzte.

Espazi0ko gune batetik bestera gizakiak garraiatzeaz beste eginkizunik ere izaten dute espazio ontziek, besteak beste karga garraioa espazio estazioetara edota beste norabait edota saiakera zientifikoak burutzeko eta neurketak egiteko medioa ere izan dira. Espazio ontziak aldi baterako espazio estazio gisa ere erabil litezke, baina ez dira orbita finko batean denbora luzez irauteko eginak.

Espazio ontziaren kontzeptua itsasontzi eta hegazkin kontzeptuen parekoa da astronautikan, izena ere itsasontzi izenaren ildotik dator.


Previous Page Next Page






Ruimtetuig AF መንኮራኩር AM Nau espacial AN Rodorcræft ANG مركبة فضائية Arabic مركبة فضائية ARZ Nave espacial AST Kosmik gəmi AZ فضایی سفینه AZB Pluotmielaivis BAT-SMG

Responsive image

Responsive image