Erdialdeko Serbia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | lurralde eta statistical region of Serbia (en) |
Azalera | 55.968 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°49′14″N 20°27′44″E / 44.820555555556°N 20.462222222222°E |
Estatu burujabe | Serbia |
Erdialdeko Serbia[1] (serbieraz: Централна Србија / Centralna Srbija), baita benetako Serbia (ужа Србија / uža Srbija) ere deitua, Serbiako eskualdea da, iparraldean Voivodina eta hegoaldean Kosovo (Kosovo eta Metohia) dituena. "Erdialdeko Serbia" hitzarmenezko toponimo bat da, ez da inolako banaketa administratiboa.
Ikuspegi zabal batetik, egungo Serbiaren nukleo historikoa da, Serbiako Iraultza (1804–17) eta Otomandar Inperioaren aurkako gerren ondorioz sortu zena. Hurrengo mendean, Serbia epeka-epeka hegoalderantz zabaldu zen: hegoaldeko Serbia, Kosovo, Sandžak eta Vardar Mazedonia beregantu zituen. 1918an – Montenegrorekin eta Danubio eta Savaren mendebaldean zeuden Austria-Hungariako eskualdeekin (Voivodina) bat egin zuenean – Jugoslaviako Erresuma eratu zuen. Egungo mugak Bigarren Mundu Gerra eta gero finkatu zituzten, Serbia Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren barneko errepublika bilakatu zenean, Kosovo eta Voivodina bere probintzia autonomoak izanda.
Erdialdeko Serbiako eskualde geografiko nagusiak honakoak dira: Šumadija, Mačva, Timočka Krajina, Pomoravlje, Podunavlje, Posavina, Podrinje, Zlatibor eta Raška.